Iaz lehenengo aldiz Atxuri eta Bilbo Zaharra auzoen iraganaz, orainaz eta geroaz modu zabalean hitz egiteko txangoa antolatu zuten 'Jane Jacobs en Bilbao' izenpean bildutako lagunek. Arkitektura, soziologia, historia… hainbat alorretatik aztertu zituzten "gure auzoen egoera, erreibindikazioak eta borrokak ahaztu gabe".
Bilbo Zaharreko auzo elkarteak eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako koordinakundeak aurten bigarren urtez antolatu dute 'Jane Jacobsen Bilboko ibilbidea'.
"Ikusi, erakutsi, entzun, kontatu, azaldu, ulertu, aztertu, kritikatu, proposatu, gozatu, irakatsi, gogoratu…", hori da Jane Jacobsen proposamena, eta hori da maiatzaren 10ean Bilbo Zaharrean praktikara eramango dutena.
Abiapuntua Bilbo Zaharreko plazan izango du, 11:00etan, eta 13 geldialdi eta gero Mariaren Bihotza plazan izango du helmuga ibilaldiak.
Parte hartu nahi duten hiritarrei genero begiradarako betaurrekoak, mendiko botak eta linterna eramateko gomendatu diete antolatzaileek.
Informazio gehiago hemen