Hitzaldiak gaur, maiatzak 13, hasiko dira La Apuesta Directa: debate libertario y ciclo político liburuarekin, bere autoreetako baten eskutik, Juantxo Estebaranz. Bihar, osteguna 14, eztabaida 'Pandora kasuaren' inguruan izango da, anarkismoaren aurkako azkenengo operazioetako bat. Ostirala 15 arratsaldeko 19etan Poder Freak III liburuaren aurkezpena egingo da, Jaime Gonzalo, bere autorearen eskutik, zeinek kontrakultura, rock and rolla eta gazte matxinadari buruz hitz egingo duen. Jarduera guztiak La Bolsa eraikinean izango dira, 19:00etan (Pilota 10, Bilboko Alde Zaharrean).
Asteburuan ekintza Unamuno enparantzara mugituko da, non estatuko argitaletxe anarkista esanguratsuenak beraien postuak jarriko dituzten, Marsellatik datorren argitaletxe bat barne dagola. Azokak izango dituen postuak honakoak dira: Pepitas de Calabaza, Virus, La Malatesta, Aldarull, Descontroled, Pandora Libertaria, Fundación de Estudios Libertarios Anselmo Lorenzo, DDT Banaketak, 824 Ediciones, Editorial Queimada, CIRA eta L´anomia. Honetaz aparte, enparantzan jarduera ezberdinak jorratuko dira.
Azoka larunbatean, goizeko 10etan irekiko da, Irola Irratiaren zuzeneko emankizunarekin. “11etan poztasun eta umore onez hasteko, aurrezku libertario batekin irekiko dugu azoka” esan du CNTk. Asteburuaren lehen hitzaldia goizeko 12etan izango da, Unamuno plazan baita, Marsellako CIRA (Centre International de Recherches sur l’Anarchisme) proiektuaren aurkezpenarekin. Erakunde honen parte-hartzaileek erbestealdi libertarioaren oroitzapenari buruz hitz egingo dute.
14:00etan La Baldosa Flotante bakarlariaren emanaldia egongo da, itxaropenez beteriko kantuekin. 17:00etan KYKLOS ALPHA liburua aurkeztuko du itzultzaile lanetan aritu den Kosta Florosek. Liburuak diktaduran (1939-1977) mugimendu libertarioak izan duen ibilbidea kontatzen du: “Oso garrantzitsua iruditzen zaigun gaia da, gaur egun kasuaren argiketa eraikuntzan jarraitzen bai du”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
19:00etan En ese maldito sitio donde reina la tristeza liburuaren aurkezpena, gizatiar eta ez-gizatiar diren kartzelei buruzko gogoeta egiteko momentua, Madrileko Asanblada antiespezistaren eskutik. 22:00etan liburu stand-ak itxiko dira eta festa Sestaoko Txirbilenea Gaztetxera mugituko da, bertan militante anarkista auzipetuekin elkartasun kontzertua egongo da. 22:00etatik aurrera Etxando Pestes, El Pitbull, Ultima Neurona, Meqonio eta DJ Rude Trasto Taldeak izango dira bertan gaua alaitzen.
Unamuno plazako postuak igandearen 10:00etan irekiko dira berriro ere. Goizeko 11:00etatik aurrera testu libertarioen irakurketa antzeztua egongo da. Ordu bat beranduago 'Propaganda por el hecho a ambos lados del Atlántico' hitzaldia eta Anarquistas vengadores liburuaren aurkezpena, Fernando Barbero, bere autorearen eskutik.
Bukaera moduan El Cifu bakarjole valentziarrak bere runbarik barne-barnekoena oparituko digu inoiz egin ez den ekintza batekin, Rebertso Koletiboaren partaidetzarekin. Eguerdian izango da, azokaren bukaeraren aurretik.