Aktorea zen ona zelako, balio zuelako, eta aktorea izan NAHI zuelako, betidanik. Profesioa MAITE zuen.
Aktore osoa zen, aktorea eszenatokian eta kalean. Kalean, hori bai, akats bat zeukan: ez zekien gezurrik esaten edo asko kostatzen zitzaion, behintzat.
Iruditzen bazitzaion zure lana txarra zela esaten zizun, eta iruditzen bazitzaion popatik bidali behar zintuela popatik bidaltzen zintuen (baita antzarrak ferratzera ere), hori bai, ze graziarekin!
Zenbat une ahaztezin zurekin, Aitor! Eskerrik asko.