Aktorea eszenatokian eta kalean

Mikel Martinez, aktorea 2015ko mai. 8a, 08:48
'Pistolaren Begi Zuri Beltzak' Dario Forena, 1984

Aitor Mazo, nire laguna zen (hori nire arazo pertsonala da), eta gainera aktorea zen: goitik behera eta ezkerretik eskuinera.

Aktorea zen ona zelako, balio zuelako, eta aktorea izan NAHI zuelako, betidanik. Profesioa MAITE zuen.

Aktore osoa zen, aktorea eszenatokian eta kalean. Kalean, hori bai, akats bat zeukan: ez zekien gezurrik esaten edo asko kostatzen zitzaion, behintzat.

Iruditzen bazitzaion zure lana txarra zela esaten zizun, eta iruditzen bazitzaion popatik bidali behar zintuela popatik bidaltzen zintuen (baita antzarrak ferratzera ere), hori bai, ze graziarekin!

Zenbat une ahaztezin zurekin, Aitor! Eskerrik asko.

 

[2015/05/07] Aitor Mazo aktorea hil da