26 suhiltzaile plaza betetzeko oposaketa deialdia egin du Bilboko Udalak

uriola.eus 2015ko mai. 8a, 08:25

Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak

Bilboko Udalak suhiltzaileen 26 plaza lehiaketa-oposizio librearen bidez betetzeko deialdia egin du. Behin hautaketa-prozesua amaituta prestakuntzarako eta praktikak egiteko aldi bat egongo da.

Estatuko Buletin Ofizialean (BOE) deialdiaren iragarkia argitaratuta, gaur, 00:00etan (gauerdian) hasi da interesa dutenek eskaria aurkezteko epea. Epe hori zabalik egongo da maiatzaren 27ko 23:59ra arte.

Oposizio honetara aurkeztu ahal izateko baldintzen artean hauexek daude: Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilerra, Oinarrizko Eskola Graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketa, Teknikari Laguntzailea, erdi-mailako prestakuntza edo baliokidea edukitzea, eta C+ E y BTP gidabaimenak indarrean edukitzea.  

Lehenengo aldiz bete ahalko dira eskariak on-line lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa-prozesu baterako. Horretarako udalaren webgunea erabili behar da: www.bilbao.net. Esteka honetan klikatu behar da: Bilbao.net/e-Udala/OPE/Lista. Gainera hortxe kontsulta daiteke informazio guztia. 

 

Lehiaketa-oposizioa

Aurreko edizioetan bezala, Enplegu Eskaintza Publikoko 26 plaza hauek lehiaketa-oposizio bidez beteko dira. Horietako 13k derrigorrezkoa dute euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna.

Derrigorrezkoak eta baztertzaileak diren lau azterketa egin behar dira oposizioan. Oinarrizko ezagupenen testa, gaitasun fisikoaren probak, ariketa psikoteknikoa eta gidatzeko proba izango dira lau azterketak.

Behin fase hau gaindituta, kalifikaziorik onena dutenek prestakuntza eta praktiken aldia gainditu beharko dute. Honek gutxienez 350 orduko iraupena izango du. Bilboko Udalak antolatuko du, Euskal Polizia eta Larrialdietako Akademiarekin elkarlanean. Hautagaiei lanpostuetako zereginak behar bezala betetzeko gaitasuna ematea eta beharrezko trebakuntza ematea da aldi horren helburua.  Deialdiko plazako eginkizunak eta zereginak behar bezala betetzeko eskatzen diren trebeziak eta gaitasunak ebaluatuko dira praktika aldian; zehatzago, lan-gaitasuna eta ardura-zentzua, baita taldelanean aritzeko integrazio gaitasuna, harreman egokiak edukitzekoa eta arrisku, estres edo ustegabeko egoeretara egokitzeko gaitasuna, besteak beste.  

Eskainitako plazen kopurua handitu egin ahal izango da, arrazoia edozein dela ere, hautaketa-prozesu honek dirauen bitartean. Hori jendaurrean jarriko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Oinarriak oraingo berberak izango dira.

 

Historia luzea

Gaur egun, Bilboko Suhiltzaileen zerbitzuko egituran 186 suhiltzaile daude eta batez besteko adina 51,5 da. 145 karrerako funtzionarioak dira eta jabetzan dute plaza. 41 bitarteko funtzionarioak dira eta 18 aldi baterako zereginetan ari dira. Guztira, zerbitzuan lanean 204 dira.  

Bilboko Udalbatzarrak Lan Eskaintze Publiko honen deialdia onartu zuen, Ekonomia eta Finantzen arloko Plan batean horren bideragarritasunari oniritzia emanda. Hori Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritakoarekin bat etorrita.

1884ko urtarrilaren 17an sortu zuten oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua, baina lehendik ari zen lanean; izan ere, 1708an gauzatu zuen erakunde bihurtzea. Horrela bada, 1832an Suteen Aurkako Batzorde bat sortu zuten. Horretako kideak Uriko korrejidorea, udalak izendatutako errejidore bi eta Mutua Aseguruen jabeen Batzar Nagusiak aukeratutako pertsona bi. 1858an San Jose Suhiltzaileen Elkartea sortu zuten eta hazi horretatik oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua.