Guztira, hiru tailer eskainiko dira Gaztea Tech 2015 ekimenaren baitan aurtengo udan. 60 plaza bideratuko dira '3D inprimagailuak – Diseinua eta fabrikazio digitala' izeneko ikastarora, 40 plaza 'Errobotika – Programazio sortzailea' ikastarora eta 'Textile Hacking – Elektronika jantzigarria, moda eta teknologia' ikastarora.
Tailerrak Zabalgune eraikinean eskainiko dira ekainaren 29tik uztailaren 3ra, eta kultura digitalaren munduko profesional adituek emango dituzte.
Interesatuta dauden pertsonek maiatzaren 14tik (09:00etatik aurrera) 19ra eman ahal izango dute izena, udal webgunean (www.bilbao.net) leku guztiak agortu arte.
Gaztea Tech programa hau AEBean hirugarren industria iraultzaren iturria izan daitekeen Maker izeneko mugimenduaren inguruan dago inspiratua -The Economist argitalpenen iritziz-. Estatu Batuetako Gobernu Federal bera horrelako estrategiak bultzatzen ari da, gazteek zientziei, ingeniaritzari eta matematikari buruz dituzten ezagutzak modu ludikoan bultzatzeko eta etorkizuneko lanbideetarako prestatzeko.
Aurkezpen-eguna
Aurten, berrikuntza moduan, nahi duten gazteek aurtengo tailerren edukiak ezagutzera hurbildu ahal izango dute aurkezpen-egunera; maiatzaren 11n (astelehena) izango da Bilborocken, 18:00etatik 21:30era bitartean. Sarrera doakoa.
Ordutegiak eta edukiak
WORKSHOPS. Txanda bitan (18:15 – 19:00 eta 19:30 – 20:15) egingo dira express formatuko ikastaroak. Txanda bakoitzean gehienez hamar lagunek hartuko dute parte. Izena ematera Bilborockera joan behar da.
• 3D inprimaketaren hastapenak: inprimatu zeure pieza
• Moda eta teknologia: zure aurreneko zirkuitu wearablea. Elektronika jantzigarria eta hari eroalea, zirkuitu sinplea arropan eta osagaietan.
• DIY errobotika sortzailea.
19:00-19:30 Aldi bereko DEMOAK
Dronen eskola
Trikotamakina digitala
Elektronika modularra
Errealitate gehitua
20:30-21:30 SOLASALDI INSPIRATZAILEAK
Teknologia sortzaileen orainari eta geroari buruz gazteek dituzten esperientziak eta proiektuak (Koordinatzailea: Espacio Open).
• Sinead Meagher, Europako BioBx 2014 esperientzian aukeratutako artista
• Jon Sagarrabanana, Bilbao Fashion Tech Lab proiektuko teknologoa
• Beñat Insunza, Kataluniako XVI Exporecerca Jove erakusketako ikertzailea eta ikerketa teknologikoaren saria.