Kontzertu bakoitzaren premietan oinarritutako errepertorioarekin hasi ziren. 2014an finkatu egin zen euren errepertorioa, jazzik klasikoenaren soinuetan murgilduta.
Hartara, batzuetan Ella Fitzgerald oroitzen dute eta, beste batzuetan Billie Holiday, baina Ana Bejerano bere-berea duten nortasunaz betiere. Mocedades taldearekin ibili zen 1985ean eta 1993an, hiru disko argitaratuta (Colores (1985), Sobreviviremos (1987) eta Íntimamente (1992)). Bossa Nova estiloko eta baladen sorta aurkeztuko du Miguel Salvador, Fabián Acarregui eta Hasier Oleagarekin.
Maiatzaren 15eko eta 16ko kontzertuetan entzungo den musika adin guztietako publikoarentzat izango da, jazz-zaleentzat zein orkestra handien garaiko abesti onak maite dituztenentzat.
'365 Jazz Bilbao' zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.