Buia jaietan murgilduko da arratsaldean

uriola.eus 2015ko mai. 15a, 09:15

Gaur, maiatzak 15, hilaren 16an, 17an, eta 23an, Buiako auzoa jaietan murgilduko da. Adin guztiei zuzendutako egitarau oparoa prestatu dute eta Buia Auzokideen Elkartetik, jaietan parte hartzeko deia luzatu dute. 

Egitaraua

Maiatzak 15, ostirala

- 19:30. Kontxo, kontxo… Gari, Montxo eta Joselontxo' pailasoak.

Maiatzak 16, larunbata

- 11:45. Tortila txapelketako aurkezpena Buiabarrin (euria egitekotan Auzo Etxean).

- 12:00. Bilboko Udal Bandaren kontzertua.

- 13:00. Tortila lehiaketaren epaia. Sari banaketa eta tortila dastaketa Buiabarrin.

- 19:00. Sardina jana.

- 20:00. Igel-toka txapelketa.

- 20:00. Auzotarren eskulanen erakusketa.

- 21:00. Gauerdira arte Hermanos Pinedoren eskutik dantza eta jaialdia.

Maiatzak 17, igandea

- 09:00. Txistularien Banda.

- 10:30. Baserri azoka (gazta, txakolina eta ogia); artisautza azoka (kristala, zeramika eta bitxiak) eta Kubaren aldeko azoka-merkatu txikia.

- 11:00. Isidro deunaren omenezko meza.

- 12:15. Bilbainadak Bilbao Mapa Mundi taldearen eskutik.

- 18:00. Umeen jaia: igel-toka, ping-pong txapelketa, tailerrak eta jolasak.

- 20:30. Betiko zozketa: arkumea, untxiak…

Maiatzak 23, larunbata

- 12:00. 'Gazte eta ez hain gazteen' arteko futbito partida Buiabarriko kirol zelaian.

- 14:00. Buiako auzokideen bazkaria: paella. Bazkal ondoren Ernesto eta Vallerekin erritmo kubatarrez gozatzeko aukera egongo da eta ondoren, bingoa.