Sarrera doan Museoen Nazioarteko Eguna dela eta

uriola.eus 2016ko mai. 18a, 10:53

1977 urtetik, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. 'Gizarte jasangarri baterako museoak' leloa da aurtengo aukeratutakoa.

Testuinguru honetan, Euskal Museora, Berregin Museora, Itsas Museora eta Arkeologia Museora doan sartu ahalko da hiru egunez, maiatzaren 16, 17 eta 18an. 

Euskal Museoa bisitatzen duten lagunek liburu bana jasoko dute opari.

Berreginen Museora gaur, hilak 18, bertaratzen diren bisitariek berriz bestelako opari bana jasoko dute, 'Demeterren lorak', hain zuzen ere.

Arte Ederren Museoan gaur, hilak 18, izango da ospakizun eguna. Sarrera zein bisita gidatuak doan izango dira. Euskarazko bisita gidatua 18:00etan eskainiko dute.