Zeanuriko 15 baserritar gazte bildu dira Maskilu egitasmoa aurrera ateratzeko. Kontserbak ekoizten ari dira, sasoiko barazki, perretxiko edo fruituekin, era tradizionalean eginda. Zeberioko Nekazalgune programarekin lotuta, Maskiluren aurkezpena ekainaren 6an egingo dute, Gontzal Uribek kontatu digunez. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150512solasgontzaluribe.mp3 Deskargatu hemen
Entzun osorik hemen