LOMCErekiko "desadostasuna" agertu dute Atxurin

uriola.eus 2015ko mai. 13a, 08:00

Argazkia: Ahal Dugu Bilbao

Atxuriko Maestro Garcia Rivero eskola kanpoaldean elkarretaratzea burutu zuten atzo arratsaldean hainbat irakasle eta gurasok. LOMCE eta Heziberri erreformekiko "desadostasuna" agertu zuten. 

Atxuriko eskolatik argitu dutenez, "lege eta dekretu horien bidez nahi eta behar dugun hezkuntza eredutik aldentzen gaituzte". Kalera ateratzeko beharra ikusi dute "LOMCE ezartzeko lehen urrats praktikoa ematera behartu" baitituzte, eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeek "azterketa egin behar izatea" da horren adibide. Froga horrek "ikasleen garapenaren aurka" egiten duela eta "eskolen eta ikastetxeen autonomiaren araberako curriculum eta hezkuntza garapenari" traba egiten diola salatu zuten atzoko elkarretaratzean.

 

[2015/05/12] LOMCErekiko "desadostasuna" agertzeko elkarretaratzea egingo dute Atxurin