Erasmus ikasleen bisita Bilbora

uriola.eus 2015ko mai. 14a, 08:30

Argazkia: ESN Bilbao elkartea

Nazioarteko unibertsitate-giroa hedatuko da Bilbon maiatzaren 15 eta 16an. Erasmus ikasle talde handi bat Bizkaiko hiriburura etorriko da Madrilgo Complutense Unibertsitatetik. Euskal Herriko Unibertsitateko ESN Bilbao elkarteak hartuko du bisita.

Madrilgo Complutense Unibertsitatetik datorren nazioarteko ikasle talde bat helduko da Bilbora maiatzaren 15ean. 120 inguru ikaslek osatutako taldeak Euskal Herriko kultura eta jai giroa ezagutu nahi du.

Erasmus Student Network (ESN) elkarteak antolatu du ekintza. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, 40 herrialdetan egoitzak dituena eta hainbat instituzioetako laguntza jasotzen duena, horien artean, Europar Batasunarena. Aipatutako antolakuntza, zehazki, ESN Complutense Madrid eta ESN Bilbaoren eskutik etorri da.

ESN Bilbao Euskadin sortutako lehenengo ESN sekzioa da. Gazte talde batek osatzen du, 21 eta 25 urte artekoak. Euskal Herri Unibertsitateko elkarte gisa dago erregistratuta, eta era askotako aktibitateak antolatzen ditu, hala nola: kultur- eta kirol-ekintzak, festak eta prezio ekonomikoko bidaiak. Guzti hauek bereziki Bilbon bizi diren nazioarteko ikasleentzat kudeatzen dira.

Ostiralean, 21:30etatik aurrera Madrileko Erasmus taldearen bisita jasoko du ESNk, Bilboko Erasmusekin batera. Pintxopoteoa eskainiko zaie Alde Zaharreko Somera kaleko tabernetatik. Larunbatean, gidatutako bisita egingo dute 12:30etatik aurrera. Guggenheim museoa izango da euren abiapuntua.