Gaur, maiatzak 14 hasita, espaloia itxiko da Gardoki kardenalaren kalean, 8. zenbakiko eraikinaren parean. Gardoki eta Astarloa kaleen bidegurutzean dauden oinezkoentzako pasabide bi kenduko dira. Era berean, oinezkoentzako 3 pasabide berri jarriko dira; horietako bat semaforoekin, oinezkoei espaloietatik joan-etorria errazteko.
Aipatutako eraikina botatzeko itxiko da espaloia.
Era berean, gaur, osteguna, 08:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatuko dira Zabalbide kalean, Andra Mari Begoñako zeharkalearekiko bidegurutzearen parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe.
Segurtasuna dela-eta, ezki bat moztu behar da; eta horregatik okupatuko da kalea.
Arratoiak hiltzeko kanpaina
Apirilean eta maiatzean zehar, arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egiten ari da Udala Bilboko barruti guztietan. Oraingoan 8. barrutiaren, Basurtu-Zorrotzaren txanda izango da. Lanak gaur hasiko dira, hilak 14 eta maiatzaren 15, 18 eta 19an ere egingo dira; hain zuzen ere, Basurtu, Masustegi, Olabeaga, Altamira eta Zorrotzan.
Ur mozketa
Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kendu dute Mariaren Bihotza plazako zenbaki guztietan, San Frantzisko kaleko 12an eta 17tik 33ra bitarteko zenbaki bakoitietan; eta Mirasol Kondearen kaleko 2an.
400 milimetroko tutuak jartzeko hartuko da neurri hau.