Gaur, maiatzak 15, ostirala, 13:00ean gutxi gorabehera, abian jarriko da Iturribide-Zabalbideko igogailua. Igogailu inklinatu honek Iturribide eta Zabalbide kaleak lotuko ditu.
Era beran, gaurko 16:00etatik biharko 24:00etara arte, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Juan Ajuriagerra kalean, Errekalde zumarkalearen eta Heros kalearen artean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta ordezko bideak Barrainkua eta Heros izango dira.
Bilbo Art District ekimenaren ekitaldirako okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, 07:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako itxita egongo da Eskola Zeharkalea. Ordutegi horretan Atxuri kalea, Eskola zeharkalearen parean, eta San Anton zubia tarteka itxiko dira ibilgailuentzat eta oinezkoentzat. Tarte horiek hiru minutukoak izango dira, gehienez ere. Honetaz gain, Abuztuaren 16ko zeharkaleko, Atxuri eta Erribera kaleetako aparkalekuak okupatuko dira aldez aurretik hesiak jarriko dituztelarik. Seinalistak izango dira lekuan, ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak errazteko.
Neurri hauek Gernika filma grabatzeko hartuko dira.