FANTeko epaimahaiak film hori aukeratu du “thrilerraren mundua eremu irrealera eramateagatik, umore beltz dosi handiekin”. Izan ere, inor hotz uzten ez duen thriller, drama eta oso komedia beltz nahasketa dibertigarria da. Horrez gain, film horrek Euskal Gidoilarien Elkarteak emandako Gidoi Hoberenaren Saria eta FAS Zineklubak ematen duen Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria ere lortu ditu.
Film laburren atalean, epaimahaiak Marc Martinezen 'Caradecaballo' (Espainia, 2014, 10’) lanari eman dio Film Labur Hoberenaren saria. Epaimahaiak azpimarratu duenez, “oso irudi indartsuetan oinarrituz, atmosfera beldurgarri eta aldi berean hurbilekoa sortzea lortzen du”.
Epaimahaiko kideen iritziz, Euskal Film Labur Hoberena Khris Cemberen 'Viaje a pies' (2014, 15’) animaziozko lana izan da. Lan horretan “argumentu erakargarriaren, ehundura zainduaren eta pertsonaien bikoizketa lan bikainaren nahasketa sofistikatua” baloratu dute.
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANT 21en aurtengo edizioko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur hoberena Nassos Vakalisen 'Dinner for few' (Grezia, 2014) izan da.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia gaur arratsaldean izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan Gonzalo Bendalaren 'Asesinos inocentes' lanaren emanaldi berezia eskainiko da. Egilea bertan egongo da, Maxi Iglesias, Aura Garrido, Luis Fernandez, Javier Hernandez eta Alvar Gordejuela antzezleekin batera.