Udaleko Jaietako Batzordeak jakitera eman duenez, Bilboko Hiriaren Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak bere 25 urteurrena ospatzen du aurten, eta epaimahaiak urtemuga berezi honi erreferentzia egiten dioten kartelak kontutan izango ditu.
Baldintzak
1. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
2. Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.
3. Kolorea eta teknika: librea.
4. Gaia: Aurten Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Sari Nagusiaren XXV. edizioa beteko denez, epaimahaiak balorazio berezia emango die gertakari hori agertzen duten kartelei.
5. Obrak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira.
6. Karteleko testua hau izango da:
7. Aurkezteko epea: azken eguna 2015ko ekainaren 13a (13:30era arte).
8. Aurkezteko lekua: Jaietako Saila (Venezuela Plaza. 2, 5º 48001 Bilbo) 09:00etatik 13:30era.
9. Informazio-telefonoa: 94 420 31 47
10. Identifikazioa: lanak goiburuarekin eta egilearen sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira. Goiburu bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia eta NANaren zenbakia ere bai.
11. Saria: lehiaketaren irabazleak 3.000 € euro jasoko ditu.
12. Saririk eman barik ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.
13. Kartel Irabazlea: Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota ortografiari buruzkoak baleude, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egilearen baimenarekin.
14. Epaimahaia: Jaietako Batzordeak izendatuko du eta 6 kide izango ditu. Horietako batek arte eta publizitate alorrekin zerikusia edukiko du, beste bat konpartsen ordezkaria izango da, beste batek kultur eta gizartearekin zerikusia izango du eta hiru Udalbatzaren ordezkariak izango dira, Jaietako batzordeburua barne.
15. Kartel irabazlearen aukeraketa: Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu ,eta erabakitzear dagoen leku batean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarrek parte hartzeko aldia irekiko da eta aukera hauek egongo dira botoa emateko:
- Behar den tokira joanda.
- Udalaren web-orriaren bidez.
- Lehiaketan laguntzaileak diren hedabideen bidez.
Herritarrek aipatutako moduetako batean botoa emanda, puntuazioaren % 75 lortuko da; hain zuzen, bide horietako bakoitzean % 25 lortuko da. Gainerako % 25 epaimahaiak emango du bozketa eginda. Hala herritarrek parte hartzeko aldia nola bozketaren prozedura behar den unean eta moduan iragarriko dira.
16. Aurkezten diren lan guztiek behar bezala gestionatuta eduki behar dituzte kartelean ageri diren argazki, marrazki edo baliabide grafikoen erabilera-eskubideak, horiek irudien bankuetatik hartu direnean edo egilearenak ez direnean. Bilboko Udalak ez du bere gain hartuko hirugarren batzuk aipatuta aurkezten diren lanen edukiaren ondoriozko erreklamazioen erantzukizunik.
17. Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
- Egilea nor den zalantza dagoenean.
- Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
- Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
- Herri-bozketa hasi ondoren uzten bada lanen bat lehiaketatik kanpo, bozketak jarraitu egingo du gainerako finalistekin.
18. Epaimahaiaren eskumenak bere horretan utzita, bakarrik hartuko ditu kontuan herri-bozketa egiteko epearen barruan aurkezten diren kexak edo erreklamazioak.
19. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake eta baliorik gabe utzi aurreko puntuko gorabeheraren bat gertatzen denean.
20. Bilboko Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
21. Lanak ikusgai jarri ahal izango dira Barrainkuako Kultur Etxean –Barrainkua kalea, 5–abuztuaren 3tik 28ra. Espazio kontua dela-eta, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk erakutsiko diren, kartelen kalitate artistikoa kontutan hartuta. Sei kartel finalistak aukeratu eta 2015eko irailaren 30era arte ikusgai jartzeko eta eurei zabalkundea emateko eskubidea izango du Udalak. Epe horretan eskubideak dohainik eta berari bakarrik laga zaizkiola ulertuko da obren erakusketa amaitu arte.
22. Jaietako Sailean jaso ahal izango dira saria irabazi ez duten lanak, 2015ko irailaren 1etik irailaren 30era bitartean, 09:00etatik 13:30era. Hortik aurrera, Udalak erabakiko du bere kabuz zer egin jaso ez direnekin. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialek garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegian gordetzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
23. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du.