Athleticen 33 kanta bildu dituzte 'Kantari app'-en

uriola.eus 2015ko mai. 19a, 09:00

Athleticek datorren 30ean Barcelonaren kontra kopa finala jokatuko du, eta Kantari app-ek Bizkaian piztutako ilusio horrekin bat egin du, eta Athleticen 33 abesti liburuki berri batean bildu ditu.

Edonork bere mugikorrean Athleticen kanta ugari eraman, entzun eta abesteko aukera izango du talde zurigorria animatzeko. Athletici euskaraz eskainitako abestiez gain, erderazko kantak ere sartu dituzte Kantari app-en liburuki berrian, ingelerazkoak zein gaztelerazkoak.

 

Kantari app instalaturik ez baduzu

Android: Instalatu Google Play-ren bitartez (dohainik da)

iPhone/iPad: Jo Market-era

 

Kantari app instalaturik baduzu

Liburuki berri hau deskargatzeko ez duzu app-a desinstalatu behar eta berriro instalatu, are errazago, eguneratzeko mugikorran (internetera konektatuta zaudenean) Kantari app-a irekitzerik bakarrik ez duzu egin behar; automatikoki abesti berriak deskargatuko dira, gero goikaldean klik egin, Athletic Club aukeratuz.

 

kantari.eus/athletic-kantari-app/