Gaur, maiatzak 19 hasi eta hilaren 26ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekua okupatuko dituzte Zamakola kalean, 94. zenbakiaren parean. Okupatuko den gunean hasiak jarriko dira aldez aurretik; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Kale berean, 150. zenbakian, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte gaur hasi eta bi astez, espaloia zabaltzeko lanetarako. Kasu honetan ere, hesiak jarriko dira eta zirkulazioa libre egongo da ibilgailu zein oinezkoentzat.
Era berean, gaur, 08:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera, kalea trateka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Zizeruena kaleko 16tik Larratundu kaleko 10eraino. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Sasiak kentzeko eta lorezaintzako mantentze-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Gainera, gaur hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dira Landetabidean, 2. eta 4. zenbakien artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Espaloietan irtenguneak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, gaurtik, ekainaren 12ra, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dituzte Jesus Galindez Etorbidean, 1. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Pasabide beheratua egiteko hartuko dute neurri hau.
Ur mozketak
Gaur, maiatzak 19, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Errosario Santuaren kaleko 1. zenbakian, Karmeloko 12an, eta Ricardo Bastida Arkitektoaren plazako 1 eta 2an.
Errosario Santuaren kaleko 1. zenbakian apurtuta dagoen Udalaren tutu bat konpontzeko moztuko dute ura.
Gaur ere, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura kenduko dute Garostizagatorre kaleko 1, 2, 2bis eta 4. zenbakietan eta Iturriaga kaleko 82bisean.
Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.