Gaurtik ekainaren 19ra, emanaldiak eskainiko ditu ostiralero Musika Bandak

uriola.eus 2015ko mai. 22a, 09:21

Gaur, maiatzak 22, Bilboko Udal Musika Bandak hasiera emango dio Areatzako Udaberriko Kontzertu-denboraldiari. Kioskoa atrilez eta musika-tresnez beteko da berriro ere, bandako kideak ere tarteko direla, aire libreko ingurune horretarako konposiziorik egokienez osatutako era askotako programa alai eta atseginak eskaintzeko asmoz. 

Ostiralero, maiatzaren 22tik ekainaren19ra bitartean, arratsaldeko 19:30ean, Bandak musikarik onena eskainiko du Areatzako Kioskoan.

Atrilean txandaka jardungo dute Jose Rafael Pascual Vilaplana Bandako zuzendari titularrak (maiatzaren 29an eta ekainaren 19an), estreinako aldiz zuzenduko baitu Banda Areatzako Kioskoan; Iñaki Urkizu zuzendariordeak (maiatzaren 22an eta ekainaren 12an) eta Miguel Romea zuzendari gonbidatuak (ekainaren 5ean). Maila handiko hiru batuta, Banda osatzen duten 45 musika-jotzaile baino gehiago zuzentzeko. Helburua, Bilboko Areatzako kiosko ezagunera hurreratzen diren guztiak alaitzea izango da.

Udaberriko kontzertuetarako aukeratutako programek beti ere herri izaera mantendu nahi dute, Bandaren errepertorio klasikoarekin. Horrela, ostiral honetan, maiatzak 22, Areatzan eskainiko duen urteko lehen kontzertua, Jose Maria Martinen 'Peña taurina vitoriana' konposizioaz eta Ambroise Thomasen 'Raymond' obrako oberturaz abiatuko da, eta horren ondoren, Pablo Luna y Carneren 'Una noche en Calatayud' eta Pascal Devroyeren 'Tony´s favourite cartoons'. Denboran atzera eginez, Ganne musikagilearen 'Marcha lorenesa' entzun ahal izango da. Amaitzeko, Josef Hastreiter 'Dancing show'.