Esparru publikoa okupatuko dute Masustegi estratan

uriola.eus 2015ko mai. 20a, 07:55

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi, maiatzak 20, eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Masustegi estratan, futbol zelaiaren ondoan.

Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Espaloia egiteko lanak direla eta okupatuko da esparru publikoa.