Gaur, maiatzak 21 hasi eta ekainaren 26ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Zamakola kalean, 92. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Espaloia zabaltzeko eta pasabide beheratu bat egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, gaurtik, hilaren 25era arte, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Zorrozgoitibidean, Fray Juan kalearen eta Abaro estrataren artean; eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Lanak iraun bitartean, ordezko bideak Zorrotza-Kastrexana errepidea eta Abaro estrata izango dira.
Zorua mortairu inprimatuz konpontzeko okupatuko da galtzada.