Areatzako zubian informazio mahaia paratu du Nepalgo herritar talde batek azken egunotan. Joan den apirilaren 25eko lurrrikara handiak, eta ostekoek, sortu duten hondamendiaren ondorioak arintzeko laguntza eskatzen dute. Mahaian bertan daukaten ditu kutxan eman daiteke laguntza edo, nahiago izanez gero, Nepalgo Kontsulatuak NRNA-A elkartearekin (Erresidentzia gabeko nepaldarren elkartea) batera Caixabank banketxean zabaldu duen kontu zenbakian eman daiteke.
Nepalen joan den apirilean izandako lurrikararen ostean sortu zen 'Bilbao con' izeneko herritar plataforma. Bilboko zenbait pertsona eta erakunde elkarlanean hasi ziren ongintzazko ekintzetan "zoritxarrez munduan zehar sarritan gertatzen diren ezbeharrei aurre egiteko asmoz".
"Bilbo hiriak honako ezbeharrak eta hondamenak jasaten dutenekin bat egin nahi du" eta honetarako elkartasun adierazpenak eta ekimenak burutu, bizkaiko gizarteak sortuak, honen arnasa eta laguntza munduan zehar gehien behar duten tokiei bideratzeko, kaltetutako lekuetan sortutako taldeei laguntza emanaz eta eurekin lotura estua mantenduz.
Herri plataforma da 'Bilbao con', taldean ardura solidarioak dituzten hiritar, elkarte, plataforma edo bestelako guztiak "beso zabalik" hartzen dituzte.
Batutako dirulaguntzak edo materialak "zuzenki" bideratzen ditu plataformak kaltetutako lekuetara, "euren kudeaketa bertan lan egiten duten elkarteek burutzen dutelarik". Batutako dirua eta materialen kudeaketa "gardena izan dadin", plataformaren web gunean argitaratzen dituzte jasotako kopuruak, nora izan diren bidaliak, eginiko ekintzak izan duten kostea eta abar.
Lehen ekintza
Nepaleko herritarrek azkeneko egunotan jasan duten lurrikaren aurrean 'Bilbao con' taldeak bere lehen ekintza burutu du, 'Bilbao Nepalekin' izenekoa. Ekintza honek Nepaleko herria laguntzeko asmoz dirulaguntzak batzen ditu Ani Choying Drolmak -Unicefeko enbaxadorea, besteak beste- sortutako fundazioaren bitartez, honen egoitza Kathmandun delarik.
Bigarren ekintza
Plataformak, bigarren ekintza gisa, elkartasun kontzertua antolatu du ekainaren 10ean Campos antzokian. Marta Urbieta (sopranoa), Alberto Nuñez (tenorea) eta Anus Civideian (pianista) izango dira kontzertuko protagonistak Bilboko Koralarekin batera.