San Frantzisko kalea ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute hilaren 26, 27 eta 28an

uriola.eus 2015ko mai. 22a, 08:00

Bilboko Udala apiriletik San Frantzisko kaleko espaloien zabalera handitzen ari da; hain zuzen, 17 eta 29 zenbakien artean; Mirasol Kondearen eta Cantalojas kaleen artean. Horrela, Mariaren Bihotzaren elizaren, Artelan Berreginen Museoaren, Mariaren Bihotzaren  plazaren eta haur-eskolaren inguruan oinezkoen joan-etorria erraztuko da.

Obrak direla eta San Frantzisko kaleko tarte hauek itxita egon dira, beti ere Aretxaga eta Mirasol kondea eta Mirasol kondea eta Cantalojas kaleen artean maiatzaren 26an, 27an eta 28an; 400 milimetroko diametroa duen ur-tutu berri bateko aldeak lotzeko. Trafiko etenak iraun bitartean garajeetarako sartu irtenak eta emergentzietarako joan etorriak baimenduko dira soilik. Gainera, Bilbo Zaharra kaleko noranzkoa aldatuko da.

Aldaketa hauek direla eta, trafiko saihesbideak hurrengo modu honetan egin beharko dira:

• San Anton zubia → Erribera kalea → Mesedeetako zubia → Mirasol kondea

• Saralegui plaza → Vitoria-Gasteiz → Aintzira kalea → Gorte kalea → Cantalojas

San Frantziskon noranzko bakarra dago eta Mariaren Bihotzaren plazaren ondoko aparkalekuak zeharka aparkatzekoak dira. Hor espaloien zabalera metro bikoa da eta obra hauek eginda 5,5 metroko zabalera izango dute. Gainera, irtenuneak egingo dira kalearen beste aldean, Mirasol Kondearen kalearekiko izkinan.

Obra hauetaz baliatuta, saneamendu eta argi-sareak ere berrituko dituzte.

Apirilaren erdialdean hasi zituzten lanak eta 3 hilabeteko epean amaituta egotea dago aurreikusita. Aurrekontua 320.000 eurokoa da.

Auzkokide Plana

2012-2015 aldirako Auzokide Plana zenbait urtetan burutzeko proiektua da. Haren xedea Bilboko auzo guztietan bizi-kalitatea hobetzea da, kaleak, plazak eta pasealekuak eraberritzeko eta hobetzeko lanak eginez eta erabilera askotarako espazio estaliak sortuz. Horretarako 47,2 milioi euroko aurrekontua dago. Auzokide Planaren ezaugarri nagusienetako bat auzotarren partaidetzarako irekita egotea da, hau da, zein jarduketa egin behar den erabakitzeko kontuan hartzen dira barruti-kontseiluetan auzotarrek aurkeztutako proposamenak eta egindako iradokizunak.