hauteskundeekin gogaiturik (ez)zaudetenontzat, plan ederra Agusek, Agurrek, Iosuk eta Apolok ekarri digutena. Ibilbide atsegina Zuberoako Arbailetatik barna, euskal bixkotxa (pastela) egiteko aholku eta urratsak, Anari kantariaren azken lanaren nondik norakoak, Urdiñarben izango den Müsikaren Egünaren 26. edizioaren aipuak… eta nola ez, Mieltxoren Agenda bete betea. Den-dena, zure plazer egiteko, entzule! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150523asteburunzeingou.mp3 Deskargatu hemen
Entzun osorik hemen