Bazkide modure lehenengo urtea be amaitu da. Lagunekaz besarkadak gol bakoitzeko, animoak emotearen auziz ahots barik lotutako egunak eta ogitarteko goxoak Irailera arte itxaron beharko dabe. Urte bikaina, amets bat egi bihurtu dudalakoan.
Eta laster finala. Ilusioz beteriko bidai barri bat gure zai. Gure arteko ezberdintasunik nabarmena be alkartuko dauen egune izango da. Historian parte izango dan beste partidu bat. Danok batera olgetan dogun horietarikoa, harmaila eta zelaia bat eginda. Holako neurketa garrantzitsuetan, 2012. urtean Old Trafforen bizi izandako partidu ahaztezinagaz akordetan naz. Eta aitagaz irratitik entzundako hainbeste partiduez, gure asteko momentuak bihurtu ziranak. Baie ez naz gai jakiteko noz ohartu nintzan Athletic niretzako zer zan. Futbol talde bat baino gehio zala eta neure bizimoduaren parte bat izango zala. Bizitzako momentu gazienak goxotzea lortu dauenak. Azalpenik gabeko sentimendua, bizitzeko hain ederra izan dana.
BETI ZUREKIN.