Gaur hasi, maiatzak 26, eta bi hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Arginao kaleko 10etik Lekanda kaleko 5era. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz; ibilgailuak txandaka pasatuko dira, seinaleen bidez; eta ibilgailuen zirkulazioa etengo da.
Arginao eta Lekanda kaleen arteko bidegurutzean aparkaleku bat egiteko lanak direla-eta, okupatuko da kalea.
Araba kalean, Gaurtik ekainaren 5era, bitartean ere, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekua okupatuko dira Araba kalean, 1. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.
Saneamendu-sarea berritzeko okupatuko da esparru publikoa.
Gainera, gaur hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Ercilla kalean, 20 eta 22 zenbakien artean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Espaloian kale-argi berriak jartzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, gaur hasi, maiatzak 26, eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira Moyua plazan, Kale Nagusiko 39. zenbakiaren aurrean. Hemen ere, hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Esparru publikoa pasabide beheratuak egiteko okupatuko da.
Bestalde, hilabetez ere, galtzada eta espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dira Sorkunde kalean, 3. zenbakiaren parean. Honetan ere, ere, hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Autobusen nasa zabaltzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketak
Gaurko egunean, maiatzak 26, 16:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Novia Salcedo kaleko 19tik 23ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta 20tik 32ra bitarteko bikoitietan; eta Sabino Arana etorbideko 48, 50 eta 69an.
Novia Salcedo kaleko 10. zenbakian apurtuta dagoen udalaren tutu bat konpontzeko kenduko da ura.
Bestalde, 16:00etatik 20etara, gutxi gorabehera, uraren zerbitzua etengo dute Vitoria-Gasteiz kaleko 5. zenbakian; Agarre kaleko 9tik 15era bitarteko zenbaki bakoitietan eta 20tik 32ra bitarteko bikoitietan; San Luis Meategiaren kaleko 18tik 22ra; eta Xenpelar kaleko 13an.
Urbanizazio pribatu batean loturak egiteko kenduko da ura.