Facebooken gabarra falta zaigu

Erabiltzailearen aurpegia Jon Intxaurraga 2015ko mai. 27a, 09:15

Azken sei urteetan gure gurasoen zuri-beltzeko argazkiei kolorea eman diegu eta Facebookera igo ditugu, baina Facebookek argazki bat du faltan eta 2015eko finala inoizko aproposena da albuma osatzeko. 

"Hurrengo larunbatean Barcelonara joango naiz. Athleticek Barçaren kontra jokatuko duelako Kopako finala. Lagunekin joango naiz. Partidua ere ikusiko dugu. Zorte handia izan dugu eta sarrerak tokatu zaizkigu. Ea Camp Nou polita den. Orain dela bi urte Madrilen egon ginen Vicente Calderonen eta oso itsusia zen. Orain dela sei Valentzian egon nintzen baina ume bat nintzen eta ez naiz gogoratzen. […] Barça oso talde ona da eta jokalari oso onak ditu baina Athletic munduko talde onena da. Athleticek 2 eta 1 irabaziko du, eta Aduriz eta Iraolak sartuko dituzte golak. Gurpegik Kopa altxatuko du eta astelehenean gabarra ikusiko dugu".

Hamar urte banitu eta irakasleak finalari buruz idazlan bat egitea eskatuko balit, horrelako zeozer idatziko nuke, 1999an Kopako finala bizitzea amets bat zelako. Oraingo umeak ohituta egon behar dira eta Athletic Kopako final batetik kanpo ikustea arraro egingo zaie. Guk Espanyol, Zaragoza, Mallorca edo Betis ikusten genituen finaletan, 'Kopako erregea' ez ordea. Huskeria dirudi baina azken urteotan lau final bizi izan ditugu: Kopako bi, UEFAko bat eta Espainako Supercopa beste bat. Aurten beste bi datoz: Kopakoa eta Supercopakoa. Zuri-beltzeko argazkiei kolore eman eta Facebookera igo ditugu.

Baina Facebookak argazki bat du faltan eta 2015eko finala inoizko aproposena da albuma osatzeko. Baga, munduan futbolean ondoen jokatzen dakien talde bat dugu aurkari. Biga: aurkariak bere etxean hartzen gaitu. Higa: bilbotarrak harroak gara eta erronkak maite ditugu. Laga: historia errepikatzen da. 1958an Real Madrid izan genuen aurkari. Talde zoragarria zen hura eta argentinar bat (Alfredo Di Stefano) zen talde haren izarra. Talde italiar bat (Milan) izan zuten Europako Kopako finalean aurkari. Athleticek finala Bernabeun jokatzea aukeratu zuen, partidua Madrilen jokatu behar zelako. Real Madridek faboritoa zirudien eta Athleticek '11 baserritarrak' zelairatu zituen. Gogoratzen? Ba horixe: hurrengo astelehenean gabarran ikusiko dugu elkar eta #denokbatera Facebookeko albuma eguneratuko dugu.

AUPA ATHLETIC!

 

[2015/05/27] Gabarrarekin Amesten: Josu Bergara

[2015/05/26] Ibone Fernandez: Bizitzako momentu gazienak goxotzea lortzen dau

[2015/05/26] Gabarrarekin amesten: Endika Guarrotxena

[2015/05/22] Gabarrarekin amesten: Igor Elortza