Gaurko 08:00etatik ekainaren 9ko 22:00etara bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatu eta zirkulaziorako itxiko da Benidorm kalea, Orixe kalearen eta Agirre Lehendakariaren etorbidearen artean. Ordezko bideak Agirre Lehendakaria, Etxezuri, Ibarrekolanda eta Txakoli izango dira.
Jaigunerako itxiko da Benidorm kalea Juan Urbieta, Arbolagana eta Orixe kaleen artean eta okupazioa jaietako asteburu bietan izango da, ostiraleko 20:00etatik, igandeko 24:00etara bitartean. Bestalde, barrakengatik, Orixe kalea, Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Juan Urbieta kalearen artean, maiatzaren 27ko 08:00etatik ekainaren 9ra arte egongo da itxita.
Era berean, gaur, maiatzak 27, 09:00etatik 22:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Areatzako zubian Arriagatik hurbilen dagoen erreia itxi egingo da ibilgailuentzat eta oinezkoentzat; eta beste erreia tarteka itxuko dute ere. Seinalistek eta udaltzainek erregulatuko dute zirkulazioa.
Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa ere moztuko da tarteka (gehienez 3 minutu) Erribera, Epaltzaren Alarguna eta Bailen kaleetan (Konkordia aldean) bidaiarien igarobidea izan ezik, 10:00etatik 22:00etara. 'Gernika' filma grabatzeko hartuko dute neurria.
Gainera, gaur hasi eta uztailaren 17ra arte, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Irala kalean, 23 eta 33 zenbakien atzealdean, Lanak 23. zenbakitik hasi eta bi fasetan egingo dira.
Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta une oro bidea librea izango da oinezkoentzat.
Saneamendu sarean egin beharreko lanak direla eta okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketa
Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Bizkorta estratan, 5 eta 7 zenbakietan; Zorrotza-Kastrexana errepideko 179, 185, 187 eta 245 zenbaki bakoitietan eta 172tik 186ra eta 198tik 200era bitarteko zenbaki bikoitietan; eta Santa Ageda poligonoan.
Ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.