Behera egin du 2014/15eko ikasturtean parte-hartzeak Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko ipuinen lehiaketan. Aurreko edizioan baino ia 300 ipuin gutxiago aurkeztu dira oraingo honetan, baina 2013/14 ikasturtean baino gehiago. Izan ere, iaz goraka nabarmena izan zen ipuinen kopuruan.
Atzoko ekitaldian kategoria bakoitzeko irabazleek Bilboko alkate eta zinegotzien eskutik nork bere saria jaso zuen. Lehenengoek 180 euroko txekea, bigarrenek 140 eurokoa eta hirugarrenek 100 eurokoa.
Lehiaketako irabaztunak jakinarazteaz batera, ipuin horiek eta epaimahaiak aukeratutako beste hamaika kontakizun biltzen dituen liburua banatu zuten.
Honako hauek izan dira aurtengo epaimahaia osatu dutenak: Sabin Anuzita, Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia, Lutxo Egia, Igone Etxebarria, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Juan Ramon Madariaga, Txani Rodriguez, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Goizalde Landabaso eta Nagore Layuno.
XXVII. edizioa
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak atzo arratsaldean banatu zituen Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXVII. edizioko sariak.
Aurtengo edizioan 971 ipuin aurkeztu dira guztira. Konkretuki, 282 ipuin aurkeztu dira A kategorian, 363 B kategorian, 203 C kategorian eta 123 D kategorian. Oinarrietan finkatutako lau kategoriak (A, B, C eta D) hauek dira: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila, DBHko 1. eta 2. maila eta DBHko 3. eta 4. maila.
Aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena du ipuin lehiaketak, eta urtero egin ohi da 1989az geroztik. Helburua, gaztetxoak euskal literatura jorratzera bultzatzea da.
Saritutako ipuinak eta egileak
A kategoria (LHko 3. eta 4. maila)
Terrakotazko gudazaien maldizioa, Tasio Zuberogoitia Etxegarai, Kirikiño Ikastola HLBHIP
Endikaren hiru bidaiak, Iker Egia Blasco, Kirikiño Ikastola HLBHIP
Lagunak ez zituen inurria, Paul Eiguren Alvarez, La Salle Bilbao HLBHIP
B kategoria (LHko 5. eta 6. maila)
Itxaropena, Haizea Garcia Villanueva, Uribarri HLHI
Eta benetan jeloskor banago?, Martina Villate Martinez, Kirikiño Ikastola HLBHIP
Nire bizitzako abenturarik handiena, Ander Villacian Crespo, Artxandape Ikastola HLBHIP
C kategoria (DBHko 1. eta 2. maila)
Non bizi ote naiz?, Itxaso Hernandez Costoya, Karmelo Ikastola-Solokoetxe BHI
Jokin, Olatz Robles Irigoien, Deustuko Ikastola IPI
Gure Txoria, Ane Marquinez Pereda, Begoñazpi Ikastola HLBHIP
D kategoria (DBHko 3. eta 4. maila)
Nekeak, Ibone Andraka Gonzalez, Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI
Inor ez, Irati Martinez de la Higalda Grande, Karmelo Ikastola-Solokoetxea BHI
Maitasunak ez du generorik, Liudmila Garcia-Salmones Chibotov, Nuestra Sra de Begoña LBHIP