Oinez hasi aurretik, hitz egiten ikasi baino lehen, “Athleeeeeetic!” irrintzia entzuten dugunean, “Eup!” erantzuten dugu, hala irakatsi baitigute gurasoek, aitaita-amamek, izeko-osabek eta lagunek.
Behin baino gehiagotan galdetu didate zer sentimendu eragiten didan Athleticek, eta nik hauxe erantzun ohi dut: poztasuna irabazten dugunean, tristura galtzean eta haserrea txarto jokatu dugunean; kezka gauzak nahasita agertzen direnean, gauzak ondo egiten ez ditugunean; harrotasuna erronka handi baten aurrean irabazle ateratzen garenean…
Txikitatik etxean honelako esaldiak entzun izan ditut beti: “Gaur partidu zaila daukagu”, “Bihar irabazi beharko dugu”... “Gu”, “guk”; hori da sekretua. Guk geuk egiten dugulako Athletic. “Athletic gu gara” San Mamesen oihukatzen den leloa da, bete-betean laburbiltzen duena gure filosofia, gure izaera, gure nortasuna, gure sentimendua…
Bartzelonara ilusioz gainezka joango gara. Erronka zaila dela jakin badakigu, baina ez ezinezkoa.
Zelaian gertatzen dena gertatzen dela, gu geu aterako gara garaile; herri oso baten garaipena.
Orain eta beti AUPA ATHLETIC!!!
[2015/05/28] Gabarrarekin Amesten: Janire Fragua
[2015/05/27] Jon Intxaurraga: Facebooken gabarra falta zaigu
[2015/05/27] Gabarrarekin Amesten: Josu Bergara
[2015/05/26] Ibone Fernandez: Bizitzako momentu gazienak goxotzea lortzen dau