Hamaika aukera Urezirlazako jaietan

uriola.eus 2015eko ekainaren 5a

Badatoz Urezirlazako jaiak, Uretamendi, Zirkunbalazioa eta Betolazako jaiak. Hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute eta auzokide zein hiritar orori bertara gerturatzeko deia luzatu diete. 

Egitaraua

Ekainak 5, ostirala

- 17:00 - 19:00. Gaztelekuko hezitzaileekin gazteentzako tailerrak Uretamendi plazan.

- 17:15 - 18:15. Uretamendi plazan Zumizgairekin, dantza moderno erakustaldia.

- 18:30. Txokolatada Gaztelekuaren eskutik.

- 19:30. Auzotik jaitsiera eta kalejira dultzaineroekin. Jaitsieraren hasiera Uretamendin.

- 20:00. Pregoia eta txupinazoa Betolazan.

- 21:00. Lealtad tabernan futbolin txapelketa. Aurretiko izen ematea.

- 23:00. Sandalo taldearekin berbena Betolazan.

Ekainak 6, larunbata

- 11:00. Txistulari taldearekin diana. Hasiera Betolazan.

- 11:00 - 13:30. Haur festa Gazteleku, Pin Pon eta errekaldeko Skauten eskutik. Eskolako patioan haurren partidu adiskidetsua.

- 12:00 - 15:00. Auzotik Ardoa Barrura Fanfarrea.

- 15:00. Patzeka parkean paella herrikoia. Ez ahaztu zure bonoa. Bazkal ostean euskal kantak eta trikitixa egongo dira.

- 18:00. Auzoko sevillana taldearen eta gonbidatu bezala Peñaskaleko sevillana taldearen erakustaldia Patzeka parkean.

- 23:00. Zirkunbalazioan berbena Trio Mentarekin; begiratoki aldean.

Ekainak 7, igandea

- 11:00 - 14:00. Perretxiko erakusketa begiratoki aldean, Boletus Albus Mikologia elkartearen eskutik.

- 11:00 - 15:00. Nekazal azoka begiratoki aldean.

- 12:00. Meza, Betolazako parke berrian.

- 18:30 - 20:30. Uretamendiko Plaza tabernaren alboan nagusientzako dantzagarriak.

- 19:00. Lealtad tabernan futbolin txapelketaren semifinal eta finala.

- 21:00. Jaien bukaera.