Ekimen hau Euskal Herriko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan dago. Zaintza mota guztietako bideetan areagotuko da, batez ere zirkulaziorik handiena daukaten bideetan, faktore arriskutsuenetako bat prebenitzeko. Izan ere, trafiko-istripuetan eragiten handia duen faktorea da.
Bilboko Udaltzaingoak eskuratutako datuak taula batzuetan sartuko dira, alkoholemia kontrolatzeko aurreko kanpainetan lortutakoekin batera.
2014an Bilboko Udaltzaingoak hiru kanpaina egin zituen. Horietan 742 proba egin zituen (707 alkoholemiakoak eta 35 drogen kontrolekoak). Positiboak 14 izan ziren; hau da, guztien % 1,9.