Emakumezko arabiarrek zuzendutako karabana bete fim

uriola.eus 2015ko eka. 2a, 12:44

El Cairoko nazioarteko film jaialditik heldu da Bilbora laugarren karabana. Ekainaren 5era arte Golem zinemetan eta Azkuna Zentroan hainbat film ikusteko eta zuzendariekin solasteko parada izango da.

Munduan barrena Garapenerako Komunikazioarekin erlazionatutako ekimenak bultzatu eta gizarteak lotzeko beharrak akuilatuta, orain lau urte sortu zen Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) GGKEaren eta Kairoko Emakumezkoek egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren arteko lankidetza-hitzarmena.

'Entre Cineastas', emakumezkoek egindako zinema arabiarraren karabana itun horren parte da, eta honakoan Kairo (Egipto), Managua (Nikaragua), Oaxaka (Mexiko) eta Bilbon izan du egoitza.

Hala ere, karabanak ez ditu soilik emakumezkoek kontaturiko istorio onak garraiatzen, baizik eta baita 'Mujeres en Correspondencia' tailerra ere. Tailer horrek emakumezkoak ikus-entzunezko tresnetan ahalduntzea du xede, eta honako karabana Ermuako Emakumearen Topagunean egingo da.

Tailerra 'Entre Cineastas' elkarteak eta Egiptoko Klaketa Arabe ekoiztetxeak emango dute, Kataluniako Drac Magic eta 'Red Trama' emakumezkoek eginiko zinema, bideo eta multimedia jaialdi eta erakustaldien koordinakundearen lankidetzaz.

 

‘Zinemagile artean’, Kairoko Emakumezkoek Egindako Zinemaren 4. Karabana

Data: ekainaren 1etik 5era bitartean

Tokia: Golem Zinemetan eta Azkuna Zentroan

Ordutegia: 17:00etan, 19:45ean eta 22:15ean.

Prezioa: Kultura, Komunikazioa eta Garapenerako 6. Nazioarteko Topaketaren ikasleentzat matrikula-prezioaren barruan sartuta. Gainontzeko ikusleentzat, 3na euro.

 

Egitaraua

ASTEARTEA, hilak 2, 17:00 / 19:45 / 22:15
My Love awaits me by the sea (Itsasertzean itxaroten dit nire kutunak)
Zuzendaria: Mais Darwazah
Jordania / Alemania / Palestina / Qatar, 2013, 80 min.
Hizkuntza: Arabiera, gaztelaniaz azpidatzia.
Zuzendari Berrien Jaialdian dokumental onenaren saria, 2014; Dubaiko Zinema Jaialdian dokumental onenaren saria, 2013; CPH:DOX saria, 2013; Torontoko Zinema Jaialdian sail ofizialean hautatua, 2013.
Sinopsia: Zuzendariak haren jaioterrira, Palestinara, eginiko itzulera jorratzen du dokumental poetiko honek. Egunerokotasun bakartia utzi eta maitalea ezagutzen du, Hassan, artista palestinarra, errealitate eder bezain utopikoaz jabetzen laguntzen diona. Maitagarrien ipuinak eta errealitatea nahastu egiten dira, balizko tokiez eta ametsetan sinesteko beharraz hausnar dezagun.

 

ASTEAZKENA, hilak 3, 17:00 / 19:45 / 22:15
Mungiako (Bizkaia), Kairoko (Egipto), Managuako (Nikaragua) eta Oaxakako (Mexiko) emakumeen posta-truke tailerretako film laburrak
Keshtben
Zuzendaria: Manar Saad
Libano, 2013, 16 min.
Hizkuntza: Arabiera, gaztelaniaz eta ingelesez azpidatzia.
Kelibiako Zinema Amateurraren Zinema Jaialdian sail ofizialean hautatua – FIFAK 2014; Kairoko Emakumezkoen Zinema Jaialdian film laburren sail ofizialean hautatua; Pisekeko Ikasleen Zinema Jaialdian sail ofizialean hautatua, Txekiar Errepublika, 2013.
Sinopsia: Familiari buruzko dokumentala. Zinemagileak bisitaldia egiten die haren izeba Wafika eta Zahrari, haiek ezkontzarako jantzia jos diezaioten. Zahra 9 hilabetez baino ez zen ezkonduta egon, eta Wafka ez da sekula ezkondu. Jantzia josi ahala, haien bizitzak zein iragana birpasatu eta, ezkontza gorabehera, etorkizunari begiratzen diote.

The Dinner (Afaria)
Zuzendaria: Mais Darwazah
Frantzia / Palestina / Arabiar Emirerri Batuak, 2012, 20 min.
Hizkuntza: Arabiera, gaztelaniaz eta ingelesez azpidatzia.
Montpellierreko Zinema mediterranearraren Jaialdian ohorezko aipamena, Frantzia, 2013; Washintongo Zinema eta Arte Palestinarraren Jaialdian sail ofizialean hautatua, AEB, 2013; Bostongo Zinema Palestinarraren Jaialdian sail ofizialean hautatua, AEB, 2013; Bartzelonako 23. Emakumezko Zinemaren Erakustaldian sail ofizialean hautatua.
Sinopsia: Mais Darwazeh bakarrik bizi da. Ammanen, jende deserrotuz betetako herrian, haren nortasuna eraiki egiten du, mahaiaren bueltan gertuko lagunak, osagarri bereziak eta errezeta zaharrak bilduta.

Wooden Hand (Egurrezko eskua)
Zuzendaria: Kaouther Ben H’nia
Frantzia / Tunisia, 2013, 23 min.
Hizkuntza: Arabiera, gaztelaniaz eta ingelesez azpidatzia.
Tangerreko Mediterraneoko Film Labur Jaialdian, Maroko, 2013; CINEMED, Montpellierreko Mediterraneoko Zinemaren Film Labur Jaialdian, Frantzia, 2013; Aljeriako Magrebeko Zinema Jaialdia, 2013; New Yorkeko Zinema Afrikarraren Nazioarteko Jaialdia, AEB, 2013.
Sinopsia: Almira, bost urteko haurra, amarekin bizi da Tunisiako apartamentu txikian. Eskola koranikora ez joateko plan bat osatzen du: eskua, itsasgarriz, aulkira itsastea.

 

OSTEGUNA, hilak, 4 17:00 / 19:45 / 22:15
19:45ean Maryse Gharghour zuzendariak aurkeztutako saioa. Zeinu hizkuntzako interprete zerbitzuarekin.
Encounter with a Lost Land (Galdutako lurraldearen bila)
Zuzendaria: Maryse Gharghour
Palestina / Libano, 2013, 62 min.
Hizkuntza: Frantsesa, gaztelaniaz eta ingelesez azpidatzia.
Nyongo Nazioarteko Zinema Jaialdian sail ofizialean hautatua; Bostongo Zinema Palestinarraren Zinema Jaialdian sail ofizialean hautatua; Pop-Up Film Festival – Reel Palestina 2015.
Sinopsia: Patrice Boureauis Jaffako ospitale frantseseko zuzendari nagusia izan zen, 1930ean hasi eta 50eko hamarkadara arte. Maryse Gharghour zinemagileak seme-alabak aurkezten dizkigu, baita Lucien Champenoisenak ere, Belengo ospitalea 30eko hamarkadan zuzendu zuen mediku frantsesarenak. Istorio horien bitartez, Palestinan bizi diren familia frantses hauen lau belaunaldi ezagutuko ditugu, baita munduko zaharrenetarikoak diren hiri horien egunerokotasuna ere.

 

OSTIRALA, hilak 5, 17:00 / 19:45 / 22:15
19:45ean Amal Ramsis zuzendariak aurkeztutako saioa. Zeinu hizkuntzako interprete zerbitzuarekin.
The trace of the butterfly (Tximeletaren arrastoa)
Zuzendaria: Amal Ramsis
Egipto / Frantzia / Turkia / Euskal Herria, 2014, 67 min.
Hizkuntza: Arabiera, gaztelaniaz azpidatzia.
Istanbulgo 34. Nazioarteko Zinema Jaialdian sail ofizialean hautatua, Turkia, 2015.
Sinopsia: Mina Daniel izan zen, Kairon, 2011n gertaturiko Masperoko sarraskian hildakoetako bat, “Egiptoko iraultzako Che Guevara” zeritzoten kristau koptoa. Haren arreba Mariarekin iraultzaren bi urte birpasatuko ditugu, etsipen eta garaipenez, heriotzaz eta joandakoek utzitako hutsuneez osaturiko urteak. Gure bizitzaren parte izan diren lagunen istorioa da, eta haiek joandakoan soilik jabetzen gara zelan aldarazi gaituzten.

 

www.kcd-ongd.org