Gaurtik, ekainaren 2tik, uztailaren 30era bitartean, gutxi gorabehera, Lezamako Trenbide Zaharreko bideko 76 eta 90 zenbakien artean, ibilgailuen zirkulazioa tarteka eten egingo da. Ibilgailuen joan-etorria seinalisten bidez erregulatuko dute.
Bidea behera joanda, konponketa lanak egiteko okupatuko da kalea.
Era berean, gaur hasi eta uztailaren 17ra bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute Olaeta Balleten kalean, Julio Urkixo eta Eraso Jeneralaren kaleen artean. Zirkulazio -etenaren ondorioz Morgan kalean, Julio Urkixo eta Eraso Jeneralaren kaleen artean, behin betiko kenduko da aparkatzeko tartea eta zirkulazioaren noranzko biak izango ditu aldi baterako.
Eraso Jeneralaren kalean, Morgan eta Olaeta Balleten kaleen artean, zirkulazio noranzkoa aldatuko da; Morganetik Olaeta Balleten kalera izango da noranzkoa. Julio Urkixo kalearen luzapenean IMQren aparkalekuko sarrera-irteerak Morgan kaletik egingo dira.
Deustuko kanala zabaltzeko obretarako egingo dira aldaketa hauek.
Gaur, 22:30ean hasi eta biharko 06:00ak arte, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da eta aparkaleku kenduko dute Usanditzaga Musikariaren kalean, 1. zenbakitik Mikel Done Auzuneko 9raino. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Igogailu berriaren zimenduak jartzeko lanak egiteko etengo da trafikoa.
Gainera, gaur hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dira Zazpilanda Etxaldean, 16. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Aparkaleku berria egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, gaurtik eta hilabetera, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Eulalia Abaitua eta Ondarroa kaleen arteko bidegurutzean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Espaloietan irtenguneak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Eta gaur hasi eta uztailaren 2ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada okupatuko da Basurtu-kastrexana errepidean, 33. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta une oro bidea libre izango da oinezkoentzat.
Asfaltatzeko lanak eta aparkalekua egokitzeko lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, goizeko 08:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko da Sarrikueko ur-gordailuaren parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.
Oinezkoen alderdia okupatuta erraztu egingo dira, segurtasuna dela-eta, zumar bat mozteko lanak.
Bukatzeko, 08:00etatik 15:00etara, gutxi gorabehera, oinezkoen alderdiaren zati bat eta aparkalekuaren beste bat okupatuko dira Artazubekoa Etxaldean, 7. zenbakiaren atzean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.
Oinezkoen alderdia okupatuta erraztu egingo dira Arizona altzifre bat mozteko lanak.
Ur mozketa
Gaurko egunean, ekainak 2, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da San Frantzisko kaleko 17tik 23ra.
San Frantzisko kalean, Mariaren Bihotzaren plazarekin lotzen den aldean, hartune partikularrak egiteko kenduko da ura.