Ur mozketak eta esparru publikoaren zenbait okupazio gaurko

uriola.eus 2015ko eka. 3a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, hainbat egunetan esparru publikoa okupatuko da Otxarkoagan auzoko jaiak direla eta. Bestalde, Larrakotorre kalean oinezkoen aldearen zati bat okupatuko dute. Bukatzeko, ur mozketak egongo dora Zorrotzako eta Andoko kale ezberdinetan. 

Gaur, ekainak 3 08:00etan hasi eta hilaren 15eko 24:00ak bitartean, gutxi gorabehera, Pau Casals etorbideko hauek trafikorako itxiko dira:

- Zizeruena eta Larratundu kaleen artean.

- Angela Arregi Plazaren eta Larratundu kalearen artean (Kepa Enbeita plazarantz).

Taxi geralekua Kepa Enbeita plazatik Larratundu kaleko 1. eta 3. zenbakien aurrealdean aldatuko da; eta ordezko bideak Larratundu eta Ornilla Doktorea kaleetatik egingo dira.

Bilbobusen ibilbide eta geraleku hauek aldatuko dira:

- 03 linea. Bueltan: Kendu egingo dira Kepa Enbeita eta Pau Casals/ Jesus Galindez. Behin-behinekoak: Julian Gaiarre 61 eta Artalandio 1/ Ornilla Doktorea.

- 34 eta 38. Kendu egingo da Pau Casals 16koa. Behin behinekoa: Zizeruena / Eliza.

- 43. linea. Joanekoan: Kendu egingo dira Ornilla Dotorea / Pau Casals, Pau Casals 16, Julian Gaiarre 61 eta Julian Gaiarre 39 / Artalandio. Buelta: Kendu egingo dira Julian Gaiarre 39 / Artalandio eta Julian Gaiarre 61. Behin-behinekoa: Ornilla Doktorea / Pau Casals eta Julian Gaiarre 39 / Artalandio.

Otxarkoagako jaiak direla eta okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, gaurko egunean, 09:00etatik 15:00etara, gutxi gorabehera, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko da Larrakotorre kalean, 46. zenbakiaren parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.

Oinezkoen alderdia okupatuta erraztu egingo dira loreak ematen dituen gereziondo bat mozteko lanak.

Ur mozketak

Gaur, ekainak 3, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Barinaga kaleko zenbaki guztietan eta Archer Marinelaren kaleko 4, 30 eta 32an. Zerbitzutik kanpo dagoen hartune bat baliogabetzeko kenduko da ura.

Era berean, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Portuko Markesaren kaleko 1 eta 3 zenbakietan; Colon de Larreategi kaleko 33an; eta Diputazio kaleko 2an.