Ekainean Iralan eta Ametzolan Udako Eskola Irekiek 18 jarduera garatuko dituzte, auzo bietan bizikidetza eta herritarren kohesioa sustatzeko.
'Auzo anitza, guztion eskola: Norberaren zaintzatik, komunitatearen zaintzara' leloa izango dute aurtengo Udako Eskola Irekiek. Hau Estatu guztian La Caixa Fundazioaren Obra Sozialak bultzatu dituen Udako Eskola Irekietako bat da. Proiektuan 31 udalerri daude eta hauetako 40 lurralde; eta, hain zuzen, lurralde horietako gehienetan garatzen ari dira Udako Eskola Irekiak.
Martxoan 'Ogiaren jaia' izan zen eta hogeita hamarren bat agente komunitariok parte hartu zuten jai hartan. Jai horren bidez, erresorte batzuei ekinda, kultura arteko bizikidetza sustatu zen lurraldean. Beste alde batetik ICI prozesuan orain partaidetzan oinarritutako ikerketa deritzon fasea garatzen ari da. Fase horretan pertsonal teknikoak eta herritarrek elkarlanean jarduten dute hitzaldien eta solasaldien bidez diagnostiko komunitario bat egin ahal izateko; hain zuzen, auzoetan esku-hartzeko orduan lehentasunezko ildoak erabakitzeko.
'Auzo Anitza, guztion eskola: Norberaren zaintzatik, komunitatearen zaintzara'
Osasun komunitarioak garrantzi handia du oraingo honetan. Udako Eskola Irekiek zaintza pertsonaletik zaintza komunitariorako trantsizioa irudikatuko dute. Pertsona bakoitzaren zaintzatik abiatuta komunitatera zabaltzea da kontua eta hor zaintza komunitarioa planteatu, horri ekin eta auzoetan herritarren bizikidetza eraiki.
Norbere zaintzari dagokionez, familiei eta umeei begiratuko zaie, osasunerako heziketako hainbat alderdi lantzeko. Besteak beste, gazteen artean harreman osasuntsuak eta berdintasunekoak nola sustatu landuko da eta oinarriak jarri gazteak eurak osasuneko agenteak izateko.
Auzoa "lurralde osasuntsua" dela emanda, zenbait jarduera burutuko dituzte. Hona hemen:
- Ekainaren 5ean, 12an eta 19an: Eskurtze BHIn afektibitate eta sexu-heziketaren tailerra ikasle eta irakasleentzat.
- Ekainaren 15ean: 'El plato o la vida' bideoaren proiekzioa eta jantoki publikoetan izan diren kudeaketa zuzeneko zenbait esperientziaren aurkezpena.
-Ekainaren 17an: Afektibitate eta sexu-heziketaren tailerra Irala eta Ametzola auzoetako gazteentzat (Munduko Medikuak).
- Ekainaren 22an: Antonio Palomarren 'Alimentación inteligente, comida saludable' liburuaren aurkezpena.
- Ekainaren 23an: 'Bizikidetza familian, erlazionatzen ikasiz' tailerra. Ana Saenzek (Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko psikologoa) emango du.
Partaidetza soziala
Auzoek jarraituko dute euren nortasuna indartzen, herritarren partaidetzarako espazioak eskainiz, partaidetza pertsonak komunitatean integratzeko tresna moduan ulertuta. Kasu honetan jarduera gazteak komunitate-mailako espazio antolatuetako partaidetzara erakartzeari ekin nahi izan dio jarduerak. Gazteen plataforma bat eratu da eta hilabete bitan gazte-koadrila batzuetako ordezkariak hurreratu dira Iralako herri-jaietarako jarduerak proposatzeko eta antolatzeko. Beraz, gazteei begirako koordinazio-espazioa sortu da, herritarrak koordinatzeko.
- Ekainaren 12tik 21era: Gazteen olinpiadak Iralako jaietan (koadrilen jaitsiera, paella-lehiaketak, 'Egin egiten dakizuna', bizikleta-lasterketa, tortilla-lehiaketa eta eskalada.
- Ekainaren 8tik 11ra: Gazteen koadrilek antolatutako futbito- txapelketa.
- Ekainaren 19an: Kultura arteko jaia Tomas Camacho ikastetxean (aparraren jaia, puzgarriak, osasunari buruzko informazio-postua, ginkana erakusketa, tailerrak, munduko sukaldaritzak...).
- Ekainaren 21ean: 'Berdinak Gara' Eguna, kultura arteko jardunaldia Iralako jaietan: gastronomia, erakusketa, munduko dantzak, musika anitzeko kontzertua.
Artea: Emozioen adierazpenerako tresna
Azkenik, Udako Eskola Irekiek heziketako aisialdi-proposamen bat garatuko dute, hain zuzen, artea umeen artean emozioen adierazpenerako tresna moduan ulertuta. 'Artistak Gara' jaia ekainaren 24an izango da 17:00etan hasita Ametzolako parkean. Jai hori aukera ederra izango da partaidetza-modu berriak sortzeko, parte-hartzaileen autoestimutik abiatuta. Jardueran gaztelu puzgarriak, zirku tailerra eta zaramara botatzeko materialez sormen artistikoa lantzeko tailerra egongo dira.