Espaloia itxi eta erreia desbideratuko da Pontonbidean

uriola.eus 2015eko ekainaren 4a

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar eguerdian hasi, ekainak 5, eta uztailaren 30era arte, gutxi gorabehera, espaloia itxi eta erreia desbideratuko da Pontonbidean, Miraflores etorbidearen parean.

Behin-behineko pasabide bat prestatuko da oinezkoen joan-etorriak une oro ahalbidetzeko. Miraflores etorbideko gurutzea semaforoen bidez egingo da, eta ezin izango da Miraflores etorbidetik Pontonbiderako bira egin. Bestalde, errei bat sortuko da Bilbo-Galdakao errepidetik Gisasola kalerantzjoateko eta autobus-geralekua jartzeko.

Biribilgune bat egiteko okupatuko da bide publikoa, Boluetako 2. faseko urbanizazio-lanen barruan.