Udako ostiral eta jaiegun bezperetan trenak egongo dira gau osoan

uriola.eus 2015ko eka. 4a, 10:03

Ekaineko, uztaileko, abuztuko eta iraileko ostiraletan eta jai bezperetan, gauez, tren zerbitzu etengabea emango du Metro Bilbaok. Ordutegi berri honek ekainaren 5etik irailaren 25era bitartean iraungo du. 

Zerbitzua udak eta herri zein auzoetako jaiek gehitzen duten eskarira egokitzen da. Beraz, jai bezperetan ere, uztailaren 24an eta 30ean, eta abuztuaren 14an, trenak ibiliko dira gau osoan.

Zerbitzu horiek eta gainerakoak 'Trenak' atalean dituzue ikusgai.