Merkantzien garraioaren gaineko kanpaina abiatuko du Udaltzaingoak

uriola.eus 2015ko eka. 5a, 08:00

Astelehenetik igandera, ekainaren 8tik 14ra bitartean, Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko urteko bigarren kanpaina jarriko du abian.

Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da eta helburu bi ditu:

Trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela (IAT eginda, zama behar bezala jarrita, argiak ondo erregulatuta eta pneumatikoak egoera onean) egiaztatuko dute udaltzainek.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko dute. Hiru ezaugarri dira ziurtatu beharrekoak:

1. Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak.

2. Gidariaren gaitasun profesionala.

3. Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

Iragan kanpainan, Bilboko Udaltzaingoak 32 kontrol egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko eta hiru ibilgailuri izuna jarri zien (hots, orotara %9,38ri izuna jarri zitzaion), guztiak ere IATarekin erlazionatutako izunak.