Rut Brionesek eta Raquel Duranek janariarekiko erlazioa aztertu dute 'Foodlândia' erakusketan

uriola.eus 2015ko eka. 5a, 09:38

Bilbao Arteren ekoizpen propioa den ikus-entzunezko erakusketa ekainaren 26ra arte egongo da Zabalik 17;30etatik 20:30etara. Gaur izango da bost espaziotan banatzen den erakusketaren inaugurazioa Urazurrutia kaleko 32. zenbakian dagoen Bilbao Arten. 

Bilbao Artek 2015eko ekoizpen propioko hirugarren erakusketa aurkezten du. Foodlândia janariarekin dugun harremanari buruzko ikus-entzunezko azterketa da. Espazioan mugatutako bost zati bisual dira eta dikotomiaren inguruan diskurtso soziala egin nahi du: Jaten duguna gara ala garenak jaten gaitu? Hau da Rut Briones eta Raquel Durán artisten erakusketa bereziak planteatzen duen gaia. Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarrak, pasaden urteko beka jaso zuten 36 artisten artean, aurtengo edizioko epaimahaiak banakako erakusteta bat antolatzeko aukeratu dituen zazpi proiektuetako bat. Ikus-entzunezko erakusketa  gaur arratsaldeko 7:30etan inauguratuko da Bilbao Artek Urazurrutiako 32an duen aretoan. Irekita egongo da ekainaren 26ra arte, 17:30etatik 20:30etara bitartean astelehenik ostiralera.

XXI. mendeko elkarrizketarako tresna indartsuagoetan oinarritzen da Foodlândia, ikus-entzuneko irudietan. Eta horren bidez aztertzen ditu inoiz baino denbora gutxiago duen gizartearen paradoxak, arreta jartzeko inoiz baino gaitasun txikiago duenarenak eta hala ere historiako beste edozein unetan baino mezu gehiago jasotzen eta ekoizten dituenarenak. "Egungo gizarteko gai absurdoak lantzen ditugu, adibidez, Txinako zainzuriak erostea, ondoan dugun Nafarroakoak erostea baino errazagoa izatea", azpimarratzen du Raquel Duranek.

Erakusketa bost espaziotan banatzen da. Segmentu bakoitza elikadura kateko estadio bat da (ekoizpena-hondakina, banaketa, kontsumoa, gosea eta komunikazioa) eta bakoitza ikus-entzunezko estilo baten arabera ekoitzita dago. Hori dela eta, ikusentzunezko lengoaiaren narrazio-tresnak erabiltzen ditu proiektuak, hala nola, stop-motiona, narratiba zinematografikoa, bideo artea edo dantza.

Erakusketak horma gaineko hiru proiekzio jasotzen ditu, horietako bi bata bestearen aurrean; hiru pantaila, beste horrenbeste bideorekin; neoizko estruktura eta “New Yorkeko jatetxe italiarretako `wall of fame´ tipikoa jasotzen duen” jantoki bateko eszenografia, Rut Brionesek azaltzen duenez. Eszenografia horretan, jatetxe italiar batean jaten ari diren bi pertsonaren bideo baten bitartez, beste gai bat ere lantzen da, “idiosinkrasia jateko orduan, jateko modu egokia eta modu desegokia dago, eta egoeraz baliatuz migrazioei eta nortasunaren gaiari buruz hitz egiten dugu”, gehitzen du sortzaileak.

Raquel Duran eta Rut Briones bi artista polibalente dira, mugitzen den irudia dute gustuko eta umore galiziarra. Bien lanak arte eta zinema jaialdi hainbatetan ikusi ahal izan dira. Foodlândia izan da beraien lehenengo lankidetza oparoa. "Proiektu honetan erretranka galiziar asko dago ", esaten dute.

Erakusketaren ondoren, Bilbao Arteko aretoan honako erakusketa hauek antolatuko dira: Work spaces, Iñigo Garatu artistarena (uztailaren 3tik 24ra); Surfaces, Marie Sommer artistarena (irailaren 4tik 25era);  Matriz, Iago Rey de la Fuente artistarena (urriaren 2tik 23ra) eta Proprioception Alessandra Torres artistarena (urriaren 30etik azaroaren 20tik).  Aurten, 39 artista egiten ari dira egoitza artistikoa Bilbao Arten, Bilboko zentro honek BBK Fundazioaren laguntzaz sortzaile gazteei eskaintzen dizkien bekei esker.