Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizeko 07:40 aldera, bost ekintzailek pankarta eskegitzeari ekin diote eta zazpi ordu eman dituzte Salbe zubian soketatik eskegita. Ertzainek ez dute asmatu jaitsiarazten. Ekintzaileak eurak izan dira zazpi orduren ostean, 14:30 aldera, zubira igo direnak eta pankarta jaso dutenak ekimena bukatutzat emanez. Ertzaintzak bostak identifikatu ditu, baina ez ditu atxilotu.
Greenpeaceko sare sozialetan argitaratutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari "arrantza jasangarriaren alde" egin dezala eskatu nahi izan diote ekintza honen bidez.