Lezamako Trenbide Zaharrean, Etxebarria parkean eta Txurdinagan guztira bi ordu baino gehiago eman zituen aske bigantxa batek batera eta bestera auzotarren artean harridura eta beldurra sortuz. Azkenik, segurtasun gunea mugatu eta bigantxa harrapatzea lortu zuten udaltzainek.
Ikara pasa zutenen artean daude Begoñazpi Ikastolako ume eta gurasoak bigantxa hurbildu zitzaien unean jai bat ospatzen ari zirenak.
Atzo iluntzean, berriz, Deustualdeko Buenavista auzoan basurde bat ibili zen buelta-bueltaka. Auzotar batek basurdeari argazkia egitea lortu zuen. Buenavista auzoa, Artxandako magalean kokatuta dago (Ugasko gainean eta Arangoitiren ondoan) eta bertako auzotarrak ez daude basurdeak ikustera ohituta. Etxebizitza eta errepidetik basurdea bezalako animaliak hain hurbil ibiltzea ez da ohikoa Bilboaldean.