Aste Nagusiko kartel lehiaketako epea luzatu dute

uriola.eus 2015ko eka. 8a, 15:09

Proposamenak ekainak 19, ostirala arte aurkeztu ahal izango dira. Epea luzatzea erabaki du Jai Sailak udal organigrama berriaren eraketa denborara moldatzeko.

Jaietako Batzordeari eta hiritarrei jai hauetako kartela aukeratzeko aukera emango dion kartel lehiaketan parte hartzeko epea luzatu du Bilboko Udalaren Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Sailak. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 19a izango da, 13:30etara arte.

Jaietako Batzordeak epea luzatu du udal organigrama berriaren eraketara moldatzeko  asmoz.

Bilboko Hiriaren Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak bere 25 urteurrena ospatzen du eta epaimahaiak zirkunstantzia horri buruzko erreferentziak dauzkan kartela kontutan izangu du. "Kartel honek festa irudikatuko du eta gure kale, eraikin, taberna eta dendetan ikusgai egongo da".

 

Aurkezteko epea: azken eguna 2015ko ekainaren  13a (13:30era arte).

Aurkezteko lekua: Jaietako Saila (Venezuela Plaza 2 - 5. 48001 Bilbo) 09:00etatik 13:30era.

Informazio-telefonoa: 94 420 31 47