Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozteka bat gaurko

uriola.eus 2015ko eka. 9a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, gaurtik, ekainaren 9tik hasita, esparru publikoa okupatuko da Olabeagan, Uretamendin, Iparragirre kalean, Victor kalean eta Uribarri inguruan. Bestalde, ura moztuko dute San Frantziskon.

 

Gaurtik, ekainaren 9tik 2016ko urtarrilaren 29ra bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatuko dira Ventosa bidean, 46. zenbakiaren parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Olabeagako azpiko pasabidea egiteko okupatuko da kalea.

Era berean, gaur hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Uretamendi auzoan, 16. eta 24. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Uretamendi auzoko 14. eta 16. zenbakietarako arrapalak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, goizeko 09:00etatik ekainaren 11ko 23:00etara, gutxi gorabehera, kalea ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Iparragirre kalean, Santimami eta Urkixo zumarkaleen artean, arketak konpondu ahal izateko. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta Gordoniz izango da ordezko bidea.

Gainera, gaurko 11:30ean hasi eta hilaren 12ko 08:00ak arte, ibilgailuentzat itxi egingo da Victor kalea, Bidebarrieta kaleko gurutzean, zorua konpontzeko lanetarako. Ordezko bidea loteria kalea izango da.

Bukatzeko, gaurtik hasita eta bi hilabetez, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira San Balentin Berriotxoa kalean, Calixto Legina eta Trauko kaleen artean. Ordezko bideak Harritxoen kalea, Zumalakarregi, Maurice Ravel eta Trauko izango dira. Bestalde, San Balendin Berriotxoa kaleko (1. zenbakiaren aurrean) Bilbobusen geralekua Zumalakarregi/Tomas Zubiriara eramango da.

Calixto Legina kaleko lanek dirauten artean aparkalekua alde bietan kenduko da, 1. zenbakitik 9.era, zirkulazioko noranzko biak edukitzeko. Okupatuko den aldean hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek etengabe izango dute libre. Saneamendu sarean konponketa lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa

Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute San Frantzisko kaleko 25. zenbakitik 33.era.

San Frantzisko kalean, Mariaren Bihotzaren plazarekin lotzen den aldean, hartune partikularrak egiteko kenduko da ura.