Drogen aurkako Ikuskaritzako agenteek, zenbait frantziar Bilbon drogekin trafikatzen zebiltzala jakin eta horri buruzko informazio guztia batu eta alderatu ostean, operazio berezia gauzatu zuten aurreko aste osoan Ibaiondoko Ikuskaritzako agente uniformatuekin batera, Frantziako hegoaldera droga eroateko bidea eragozteko.
Drogen trafikoko sarean nahastuta zeuden lau lagun txilotu zituzten, hainbat heroina eta diru-kopuru handi samarra konfiskatuta.
Hornitzaileekin sare sozialen bidezko harremanak izan ondoren eta alde honetan banatutako drogaren “garbitasuna” kontuan hartuta, frantziar horiek Bilbora iritsi ziren heroinaren horniketa masiboa egiteko.
Bilboko Udaltzaingoaren Drogen aurkako Ikuskaritzak egindako ikerketak ezinbestekoak izan ziren Frantziara droga eroan eta han banatzeko sare hori desegiteko.
Polizia eginbideak amaitutakoan, atxilotuak guardiako epailearen esku geratu ziren.