Ura moztuko dute Deustuibarran eta Olabeagan

uriola.eus 2015ko eka. 10a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, gaur, ekainak 10, asteazkena, esparru publikoa okupatuko da Gardeazabal auzoan eta ura moztuko dute Olabeagan eta Zorrotzaurreko erriberan. 

Gaur, ekainak 10, hasi eta bi astez gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Gardeazabal auzoan, 1. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Ibilgailuen pasabide bat egiteko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketak

Gaur, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Olabeaga Adarreko 6tik 16ra; Deustuibarrako 59. zenbakian; eta Eugenio Olabarrieta plazako 1 eta 2an.

Olabeagako Adarreko 8. zenbakian ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren zerbitzua etengo dute Zorrotzaurre erriberako 12. zenbakitik 47ra; Mikol estratako 1. zenbakian; eta Bilbao Izaurieta kaleko zenbaki guztietan.

Zorrotzaurre erriberako 43. zenbakian ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.