Txupinarekin abiatuko dira gaur Atxuriko jaiak

uriola.eus 2015eko ekainaren 12a

Hiru eguneko jaiak prestatu dituzte Atxuriko elkarteek. Gaur emango diete hasiera auzoko jaiei, eta igandera arte ondo pasatzeko eskaintza zabala izango da: zuzeneko musika, dantza saioak, jan-edana, umeentzako ekintzak eta beste hamaikatxo ekimen.

Atxuriko jaiak 2015 - Egitaraua

Ekainak 12 ostirala

17:00 Argazki rallya

20:00 Txupina Artetxu plazan

20:00 Adiskideak fanfarria auzoan zehar

22.30 The Sheriff Banden kontzertua Gizakunde plazan

Ekainak 13 larunbata - Umeentzako Eguna

11:00-14:00 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak Gizakunde plazan

14:30 Paella lehiaketa dominikoen parkinean

14:30 Nagusientzako bazkaria

16:00-17:00 Umeentzako ikuskizuna

17:00-19:00 Zu zeu

19:30 Txokolatada

22:00 Gaupasa Andromeda taldearekin

Ekainak 14 igandea

11:00 Kale Kolore Atxuriko kale-crochet taldearen eskutik, Artetxu plazan

13:00 The Iosebeatles zuzenean

13:30 Meza ostean lore eskaintza San Antoniori

14:00 Txomingero Eguna: "Ekarri tupperra eta elkarrekin bazkalduko dugu"

17:00 Bazkal ostean Rock and Roll Radikal Blues taldea eta Jam Sessiona

19:00 Euskal dantza gidatua Sigisagaren eskutik

20:00 Jai amaierako bolanderak

 

atxurigorri.org

www.auzotarrok.net