Emakumeen eta feministen mugimenduek hamarkadak daramatzate euren eskubideen alde lan egiten, eta euren borrokak era guztietakoak dira emakumeen testuinguru sozial, ekonomiko eta politikoen arabera.
Hori dela eta, topaketa honen bidez, Amerika Latinoko, Afrikako eta Euskal Herriko emakumeak lekuratu eta topo egingo dute kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka garatzen dituzten era guztietako nortasun eta borroken munduan.
Topaketa gaur, ostirala, arratsaldez, Hika Ateneoan izango dira.
Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du, Hika Ateneoa laguntzaile duela.
Topaketa: 'Nortasun Anitzak versus Borroka Feministak'
16:30-16:40 Topaketaren hasiera-ekitaldia
16:40-16:50 'Iparraldeko eta hegoaldeko nortasun feministak' ikerketaren aurkezpena
16:50-17:30 Esparru-hitzaldia: 'Saharako emakumeen nortasunak euren erresistentziatik'
Fatma Mehdi, UNMSeko idazkari nagusia (Saharako Emakumeen Batasun Nazionala)
17:30-18:15 Lehenengo hitzaldia: Kulturari begira anitzak diren nortasunak eta pertzepzioak
- Bibiana Peñaranda, Kolonbiako AKINA
- Maria Canil, Guatemalako CONAVIGUA
- Moderatzailea: Euskal Herriko Bilgune Feminista
18:15-18:30 Eztabaida
18:30-19:15 Bigarren hitzaldia: Testuinguru sozial eta politiko anitzetako feminismoak
- Nida Abu Awwad, Union of Palestinian Women's Committee (UPWC)
- Alicia Canaviri, Boliviako CDIMA
- Moderatzailea: Faktoria Lila
19:15-19:30 Eztabaida eta ondorioak
19:30 Kateringa