Hirietan, berriz, grafitiak eta kalean “aurkitzen dituzun bitxikeriak”. Aurten, Txerra Rodriguezekin batera, “Bilboko hormen safaria” osatu du: “Luzea bezain ederra, Bilboko kaleetan hormak bilatzen grafitien bila. Zenbat gauza ezkutatzen dituen Bilbok!”.
Argazkia “bidaia bakoitzaren erradiografia da” Eider Palmourentzat, eta “leku bakoitzaren edertasun zein zatarkeria erakutsi nahi du”. Bere buruan gordetzen duen “mikrofitxa” bailitzan. Egin dituen bidaia guztien artean bada oso berezia den bat, Antartikakoa. “Dena zuria, dena izoztuta, ur hotzaren sentsazioaz”, gogoratzen du. Bere argazkiak “naturalak” direla dio Eiderrek. “Kamarak hartzen dituen bezala eskaintzen ditut Flickr-en, filtro barik eta kamera sinple batekin, nire Canon txikiarekin”. Getxophoton parte hartu zuen lehenengo edizioan herri-partaidetzako gunean, eta Kasinoan partaideen argazkiak proiektatu zituztenean “artista moduan” sentitu zen. Ea oraingo honetan ere horrela sentitzen den.
www.flickr.com/photos/garaigoikoa
www.flickr.com/photos/hormen_safaria