Gaur arratsaldean, 19:30ean, Euskal Herriko Musika Bulegoaren aurkezpena egingo da, musika-sektoreko eta, oro har, kulturako eragileentzat. Bilboko Stage Live aretoan izango da ekitaldia (Uribitarte 8, Bilbo).
Ondoren, 20:30ean, Hego Haizea, Ainara Ortega eta Travellin’ Brothers taldeen kontzertua egongo da, sarrera librea dela.
Euskal Herriko Musika Bulegoa
Euskal musika-jardueraren hobetu eta sustatzeko proiektu kultural estrategikoa da. Bilbon aurkeztu zuten atzo goizez Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, elkargo jaio berriko kideak lagun zituela.
Musika Bulegoaren helburuak azaldu zituzten atzoko agerraldian: sektorearen eta honen zerbitzuen elkargune izango den espazio bat eraikitzea, eta euskal musikaren kalitatezko irudia proiektatuko duen marka bat sortzea.
Horiez gain, sektorearen intereseko ekintza eta proiektuak garatzeko aukera eskainiko duen erreminta izan nahi du Musika Bulegoak. Zerbitzu publikoa, kulturala eta irekia izateko bokazioz jaio da proiektua, aurki sektoreko eragile eta elkarte gehiago batuko dela espero baita.